Albisteak

MR. BLUE BISELATZEKO MAKINA

MENDIA OPTIKAk ESSILORren MR. BLUE biselatzeko makina berria, merkatuan den aurreratuen eta onenetako bat, eskuratu du.

MR. BLUEk potentzia handiko leiarrak mozten ditu, baita kurbadura zorrotzekoak, eguzki-betaurreko bilduei egokitzen direnak. Forma bereziak edota norberaren gustukoak sortzeko gai da.  Leiar bazterraren hegia era pertsonalizatuan eta aldian-aldian egokien den moduan prestatzen du, muntaketaren estetika biziki zainduz.

Kasu guztietan zehaztasun handiz jarduten du eta lente-armazoi lotura era paregabean lortzen du.

MR. BLUE makina eskuratzea MENDIA OPTIKAren urrats berri bat da gure bezeroei begirako zerbitzurik onena erdieste aldera.

Andre Maria Zuriaren Plaza Tel.: 945232448 Vitoria-Gasteiz Olagibel 33 Tel.: 945254084