Albisteak

ORTOKERATOLOGIA

ORTO-K izenaz ere ezagutua. Honela jardun behar da: lentilla iragazkorrak gauean zehar, lo gaudenean, erabiltzen dira. Eta biharamunean, egun argiz, begiak gai dira ikusmen zuzena eta zehatza izateko, inolako laguntzarik gabe, ez betaurrekorik, ez lentillarik ere.

4 dioptriarainoko miopia-kasuetan oso emaitza onak lortzen dira. Teknika hau oso egokia da ere nerabezaroan, maiz gertatzen den miopia progresiboaren egoeretan. Argibideak nahi badituzu, hurbildu zaitez MENDIA OPTIKAra eta ORTO-Kren onurak zehatz-mehatz azalduko dizkizugu.

Andre Maria Zuriaren Plaza Tel.: 945232448 Vitoria-Gasteiz Olagibel 33 Tel.: 945254084