Albisteak

UV ERRADIAZIOAREN KALTEA BEGIETAN

Europako kontsumitzaileek UV (ultramorea) erradiazioa eta bere ondorioak ezagutzen dituztela dioten arren, gutxi dira bere joak begietan duen eraginaz jakitun direnak. Gutxi dira, halaber, begiak babestearen onurak ezagutzen dituztenak, adibidez, kapela hegal-zabal batek, UV iragazkia duten eguzki- betaurrekoek edota ukipen-lenteek, eskaintzen dituztenak.

Erabiltzaileak batez ere udan eta eguraldi eguzkitsua denean arduratzen dira UV erradiazioaz. Gutxi dira neguan edo eguraldi iluna denean begiak babesten dituztenak.

Begiak UV eraginari jarrita daude une oro; egun guztian, urte guztian, eta eguratsaren aldaera guztietan, eta horrek dakarren arriskuek batetik, eta babesteko ditugun aukerek bestetik, garbi erakutsarazten digute UVri buruzko informazioa hobetu beharra dagoela.

Ikusmenaz arduratzen diren adituek egiteko garrantzitsua dute erabiltzaileei jakinarazten begiak nola zaindu eta babestu ditzaketen.

Iturria:

1. Gaceta de Optometría y Óptica Oftálmica , 2013ko apirila, 48 or.

 

 

Andre Maria Zuriaren Plaza Tel.: 945232448 Vitoria-Gasteiz Olagibel 33 Tel.: 945254084